Yorkeko katedrala
Yorkeko katedrala | |
---|---|
Ondasun Ingelesa | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Ingalaterra |
Ingalaterrako eskualdea | Ipar-ekialdeko Ingalaterra |
Ingalaterrako konderri zeremoniala | Iparraldeko Yorkshire |
Ingalaterrako autoritate unitarioaren eremua | City of York |
Hiri-konderri | York |
Koordenatuak | 53°57′43″N 1°04′55″W / 53.96194°N 1.08194°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1220 (egutegi gregorianoa) |
Izenaren jatorria | Petri |
Erlijioa | anglikanismoa |
Elizbarrutia | Anglican Diocese of York (en) |
Izena | Petri |
Arkitektura | |
Materiala(k) | kareharria |
Estiloa | English Gothic architecture (en) |
Dimentsioak | 76 () × 160 () m |
Ondarea | |
Ondare Ingelesa | 1257222 |
Webgune ofiziala | |
Yorkeko katedrala (ingelesez: York Minster) Ingalaterrako iparraldean dagoen Iparraldeko Yorkshire konderriko York hiriko katedral gotiko bat da. Tamaina handiko eraikina da, eta Europako iparraldeko katedral gotikorik handiena da. Yorkeko elizbarrutiaren katedrala eta bertako artzapezpikutzaren egoitza da, Ingalaterrako Elizaren garrantzian bigarrena. Bere izen osoa da "Katedrala eta Metropolitan San Pedro eliza Yorken". Ingelesez, «York Minster» izenak minster ohorezko titulua aipatzen du, garai anglosaxoian monasterio-fundazioa zuten elizei dagokiena.
Nabe zabala eta kapitulu-aretoa estilo gotiko ingeleseko dekoratuak dira, koruak estilo gotiko perpendikularra du eta transeptu gotiko primitibo ingelesa. Nabean West Window izeneko beiratea dago, 1338an eraikia, eta Ama Birjinaren kaperaren gainean (Lady Chapel), ekialdean, Great East Window dago, 1408an amaitua.
Arkitektura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Transeptua egungo eraikuntzaren zatirik primitiboena da, eta 1220 eta 1270 artean eraiki zutena. Iparraldetik hegoaldera orientatuta dago. Iparraldean, Five Sister beiratea dago, elkarren ondoan dauden bost leihate zorrotz, 16 metrotik gorako altuera dutenak.[1] Hegoaldean arrosa-leiho ospetsu bat dago. Kristalak 1500. urte ingurukoak dira, eta York eta Lancasterreko errege-etxeen batasuna oroitarazten dute. Transeptuaren estalkia egurrezkoa da, hegoaldekoa 1984ko sutean erre zen eta zaharberritze-lanetan ordezkatu zuten.
Kapitulu-aretoko eta transeptuarekin lotzen duen atariko lanak transeptuaren eraikuntza osoa amaitu ondoren hasi ziren. Estilo gotiko apainduaren edo gotiko lerromakur ingelesaren (decorated period) lehen adibideetako bat da, leihoen trazerian erabili ziren patroi geometrikoetakoa, eta ordura arte egindakoak baino zabalagoak dira.
Hala ere, lana arku konopiala agertu aurretik amaitu zen, S bikoitz etzana, aldi honen amaieran asko erabili zena. Leihoek hormaren goiko eremu ia osoa hartzen dute, kapitulu-aretoa argiz betetzen dutela. Areto honen forma oktogonala da, beste katedral askotan bezala, baina kasu honetan nabarmentzekoa da teilatuari eusten dion erdiko zutaberik ez dagoela. Zurezko estalkia diseinu berritzailea izan zen, kontrahormek eusteko bezain arina. Aretoa, buruekin ornatuta dago, hauek, herrialdeko eskultura gotikoaren irudikapen onenetako bat irudikatzen dute, giza buruak dira, ez daude bi berdinak, aingeruak, animaliak eta groteskak. Transeptuan eta kapitulu-aretoan soilik erabiltzen da Purbeckeko harrobietako marmola pilareak apaintzeko, eta dekorazioaren aberastasunari gehitzen zaio.
Habeartea 1291 eta 1350 artean eraiki zuten gotiko estiloan. Nabe zabala da, Ingalaterrako zabalena eta egurrezko estalkia du, nahiz eta harrizko itxuraz margotuta egon eta alboko nabeek harrizko ganga duten. Mendebaldeko muturrean Mendebaldeko Leiho Handia dago, Heart of Yorkshire (euskaraz: «Yorkshireren bihotza») bezala ezaguna.
Katedralaren ekialdeko aldea 1361 eta 1405 artean eraiki zuten, estilo gotiko perpendikularrean. Trazeria eta kapitelak bezalako xehetasunetan estilo aldaketa nabaria izan arren, hegal honek nabearen gainerako patroi bera gordetzen du. Erdiko Dorrea gutxi apainduta dago, 1407 eta 1472 urteen artean eraiki zuten, eta perpendikular estiloan dago. Haren azpian, korua eta nabea bereiziz, sareta bat dago, Ingalaterrako erregeen eskulturak dituena, Gilen Konkistatzailetik Henrike VI.era. Gainetik organoa dago, 1832koa. Mendebaldeko dorreak, erdiko dorrearekin kontrastean, oso apainduta daude eta almenaz eta pinakuluz errematatuta daude. Aldare nagusiaren atzean Ekialdeko Leiho Handia dago (the Great East Window), 1408an amaitua, Britainia Handiko Erdi Aroko beirateen hedadurarik handiena.[2]
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Hegoaldeko ikuspegia.
-
Mendebaldeko ikuspegia.
-
Barnealdea.
-
Korua.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Work Minster Fact Sheets: The Five Sisters Window. .
- ↑ (Ingelesez) «The Great East Window, York Minster, UK » The York Glaziers Trust» www.yorkglazierstrust.org.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Yorkeko katedralaren webgunea (Ingelesez)